2021eko udako kultur jarduerak: haurrentzako feriako aparatuak jartzea

2021/06/14

Bide publikoan 2021eko udan egingo diren kultur ekitaldiak direla eta, batetik, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko, eta, bestetik, hiriko jai-egutegiarekin lotura ukaezina duten eta azken urtean geldirik eta diru-sarrerarik gabe egon diren enpresa txikiei beren lan-jarduera berreskuratzen laguntzeko helburuekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak, gaur egungo egoerak eskaintzen dituen aukeren arabera, hainbat feria aparatu jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.

Haurrentzako feriako aparatuak ustiatzen aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahal izango dute espazio bat esleitzea, oinarrietako 3. atalean adierazitako ezaugarriekin eta neurriekin. Eskatzaile bakoitza espazio baten esleipendun izan daiteke, gehienez.

Eskaerak Donostia Festak erakundearen bulegoetan aurkeztu beharko dira 2021eko ekainaren 22ko 13:00ak baino lehen.
Oinarrietan (3. puntua) ezarritako irizpideen arabera emango dira espazioak.

 

Haurrentzako noria