2020ko Aste Nagusiko IV. Zurriola Street Food: izena aurretik ematea

2020/04/08

Aste Nagusia 2020ren harira (abuztuak 8-15, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek IV. Zurriola Street Food antolatuko du. Ferian parte hartzeko eskaria egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.

Eskaria aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa eta Deialdiko 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2020ko apirilaren 24ko 13:30ak baino lehen.

 

Jardueraren kartela