2020ko Aste Nagusia: txosnen instalazioa Saguesen

2020/03/13

2020ko Aste Nagusian jai-giroa sortzen laguntzeko helburuarekin, Donostia/San Sebastián Festak-ek Saguesen 5 txosna jartzeko oinarriak argitaratu ditu. Oinarrietan agertzen diren baldintzak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko Donostiako elkarteei dago zuzendua deialdia eta eskabideak aurkezteko epea apirilaren 30ean, eguerdiko 13:30ean, amaituko da.