2019ko Aste Nagusiko III. Zurriola Street Food: izena aurretik ematea

2019/04/08

Aste Nagusia 2019ren harira (abuztuak 10-17, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek III. Zurriola Street Food antolatuko du. Ferian parte hartzeko eskaria egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.

Eskaria aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2019ko apirilaren 26ko 13:30ak baino lehen.

 

Kartela