2018ko Su Artifizialen Lehiaketaren egitaraua aurkeztu da

2018/06/28

Gaur eguerdian, Donostiako jarduneko alkateak, Ernesto Gasco-k eta Festak Jardueretako zinegotziak, Alfonso Gurpegui-k Su Artifizialen 55. Nazioarteko Lehiaketaren egitaraua aurkeztu dute.

Lehiaketa, zentzu hertsian esanda, abuztuaren 11tik 17ra izango da eta, ohi denez, Aste Nagusiari amaiera emateko, abuztuaren 18an Göteborgs Fyrverkerifabrik piroteknietxearen ikuskizun piromusikala izango dugu.

 

Lehiaketaren kartela