2022/05/17
Aste Nagusia 2022ren harira (abuztuak 13-20, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek deialdi bat luzatzen du bereziki edariak salduko dituzten gutxienez 4 eta gehienez 6 food truck jartzeko gunea - Saguesen - eskainiz. Parte hartzeko eskaria egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 1eko 13:30ak baino lehen amaituko da.
Informazio gehiago2022/04/25
Aste Nagusia 2022ren harira (abuztuak 13-20, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek V. Zurriola Street Food antolatuko du. Ferian parte hartzeko eskaria egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.
Eskaria aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa eta Deialdiko 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2022ko maiatzaren 2ko 13:30ak baino lehen.
Informazio gehiago2022/03/28
Bide publikoan 2022ko apiriletik 2023ko otsailera bitartean (biak barne) ospatuko diren festak direla eta, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko helburuarekin, Donostia/San Sebastián Festak unitateak, hainbat haur feria aparatu jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.
Informazio gehiago2022/03/28
Bide publikoan 2022ko apiriletik 2023ko otsailera bitartean (biak barne) ospatuko diren festak direla eta, batetik, horien ekitaldiak autofinantzaketa hobetzeko, Donostia/San Sebastián Festak unitateak, hainbat produktu saltzeko postuak jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.
Informazio gehiago2021/08/19
Donostia San Sebastián Festak-ek antolatuta eta Gaztelubide Elkartearen, BM Supermerkatuak-en eta Donostiako udaleko Osasu Publikoaren atalaren laguntzarekin, gaur arratsaldean, Kursaaleko Zurriola terrazan, 2021eko Abuztua Donostian marmitako-lehiaketaren beste edizio bat ospatu da, Guztira, 17 bikotek hartu dute parte.
Informazio gehiago2021/08/15
Mikel Larrañaga Elgarresta azpeitiarrak irabazi du aurtengo aizkolarien Urrezko Kopa. Urtero bezala, proba Trinitate plazan ospatu da arratsaldeko 19:00etan, Abuztu Donostian programazioaren barruan eta Mikelek 31' 29" behar izan ditu 14 enborrak mozteko.
Informazio gehiago2021/08/14
Aurten ere, Jokin Eizmendi Manterolak (17 jasoaldi) irabazi du aurtengo Igeldoko Harria. Proba gaur egin da, abuztuaren 14an, larunbata, 19:00etan, Trinitate plazan. Jokin Goenatxok 2012an ezarri zuen errekorretik bi jasoaldira geratu da Jokin Eizmendi.
Proba hasi aurretik, Uliako harria aurkeztu da. Datorren urtetik aurrera, 70 kiloko harri hau emakumezkoen harri-jasotzaileen modalitateko protagonista izango da.
Informazio gehiago2021/08/13
Gaur goizean, Abuztua Donostian Arrantza Lehiaketa jokatu da. Haurren kategorian (15 urte baino gutxiago) irabazlea Eneko Uriarte izan da eta helduen kategorian (15 urte baino gehiago) José Luis Barriuso-k irabazi du. Informazio gehiago
2021/08/11
Abuztuaren 19an, osteguna, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Udako Ikastaroek "Fuegos artificiales en Donostia y en el mundo – Homenaje a Rafael Aguirre" izeneko jardunaldia egingo dute. Jarduera gazteleraz izango da, jende guztiarentzat irekita dago eta doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Informazio gehiago2021/07/10
Iker Vicente nafarrak irabazi du gaur, uztailak 10, Trinitate plazan 19:30ean egindako Urrezko Koparen sailkapen-proba. Horrekin batera, hona hemen Urrezko Koparen finalean parte hartuko duten lau aizkolariak: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo
Informazio gehiago2021/06/14
Bide publikoan 2021eko udan egingo diren kultur ekitaldiak direla eta, batetik, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko, eta, bestetik, hiriko jai-egutegiarekin lotura ukaezina duten eta azken urtean geldirik eta diru-sarrerarik gabe egon diren enpresa txikiei beren lan-jarduera berreskuratzen laguntzeko helburuekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak, gaur egungo egoerak eskaintzen dituen aukeren arabera, hainbat feria aparatu jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.
Informazio gehiago2021/06/01
Bide publikoan 2021eko udan egingo diren kultur ekitaldiak direla eta, batetik, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko, eta, bestetik, hiriko jai-egutegiarekin lotura ukaezina duten enpresa txikiei beren lan-jarduera berreskuratzen laguntzeko helburuekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak, hainbat produktu saltzeko postuak (6 txurro-denda, 3 talo-saltoki, gozogintza txikiko 4 saltoki – erroskillak, garrapiñatuak...– eta puxikak saltzeko 6 postu) jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.
Informazio gehiago