BAIetzik gabe, EZETZ DA!

Berdintasunaren belaunaldian bizi garela saldu digute. Ez sinetsi!!

Oraindik ere emakumeok diskriminazio egoerak eta eraso sexistak jasaten ditugu gure bizitzako espazio guztietan, baita eremu publikoan ere: gauean, kalean eta parranda giroan.

Erasotzea delitua da, defendatzea ez. Eraso sexisten aurrean erantzun bat emateko zilegitasuna daukagu. Defendatzeko eskubidea unibertsala da.

Ezagun edo ezezagun batek ipurdia ukitzen badizu, neketsua bada eta agobiatzen bazaitu, esaiozu gelditzeko.

Bakarrik ezin baduzu, laguntza eskatu.

ERASO SEXISTEN AURKAKO INFORMAZIO GUNEA 
Abuztuaren 10etik 17ra Bretxa inguruan.
Ordutegia: 12:00 - 14:00 / 18:30 -22:30 (hilaren 14 eta 15ean goizaldeko 04:00etara; hilaren 10ean 18:30 - 22:30etara)

HALA ERE ZERBAit GERTATZEN BADA DEITU:

SOS deiak 112

Udaltzaingoa: 092

Biktimei laguntzeko zerbitzua (24 ordu): 900 84 01 11

Gizarte Ekintza. Urdaneta 13, 943 481 400

Donostiako Emakumeen Etxea. Okendo 9, 943 48 34 70
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

twitter  #ezezetzda #niksinistendizut #noesno @yositecreo

facebook  Berdintasuna Donostia

www.ezezetzda.eus

EUSKERABERDINTASUNA