2018

2018ko edizioa abuztuaren 11tik 18ra egin zen. Guztira 482 ekintza (2017an baino gehiago) programatu ziren, pertsona kopuru handienarengana heltzeko helburuarekin. Gustu eta adin guztietarako ekintzak antolatu ziren.

Festei hasiera eman zien kanoikadako “Artillero” Sonakay talde donostiarrak eta Asoleus eta Helduak elkarteek interpretatu zuten.

2017an bezala, Aste Nagusia auzoetara hurbildu zen, Amaran (Aitzol parkea), Antiguan (Alfonso XIII.a plaza) eta Grosen (Katalunia plaza) festen barruko ekintzak programatuz. Aurtengoan gainera, beste bi lekutara ere heldu ziren ekintza horiek: Altza (Harrobieta plaza) eta Intxaurrondo (Sagastieder plaza) auzoetara.

Aurten ere erraldoien eta buruhandien udal-konpartsak auzo horietako batzuk bisitatu zituen, eta Altzan eta Intxaurrondon zezensuzkoa egin zen.

Aurreko urteetan bezala, Tomas Alba plazan (Sagueseko zelaigunea) programatutako kontzertuak izan ziren programako ikuskizun nagusienetakoak. Kursaaleko Urumea terrazan Food Truck-en eskaintza ludikoa eta gastronomikoa sendotzen ari da. Aurtengo edizioan hainbat lekutatik etorritako 12 Food Truck bildu dira. Kalean kontsumitzeko pentsatutako eskaintza gastronomiko batez gozatzeko aukera eskaini zuten.

amaiamontero

Aste Nagusiari amaiera emateko, Göteborgs Fyrverkerifabrik piroteknia-etxe suediarrak eskainitako ikuskizun piromusikalak The Swedish Mafia, Roxette eta ABBA bezalako artisten kantu eskandinaviar ezagunenak gogoratu zituen, ikusle donostiarren oniritzia jasoz.

Aste Nagusiko sariak

Herri-kirolak Urrezko kopa: irabazle, Aitzol Atutxa
Igeldoko Harria: irabazle, Mikel Lopetegi "Urra"
Aste Nagusiko XI. Marmitako Lehiaketa Bikote irabazlea: Iker Uriarte eta Gabriel Guiu
Bertako produktuak erabiliz egindako
Gazteentzako VII. Lehiaketa Gastronomikoa
Bikote irabazlea: Ainhoa Artola eta Ane Acha
Aste Nagusiko I. Legatza saltsa berdean Lehiaketa Bikote irabazlea: Maite Labaca eta Nieves Labaca
Aste Nagusiko Valentziar Paellaren II. Lehiaketa Bikote irabazlea: Txomin Ruiz de Gauna eta David Barrero
Aste Nagusiko II. Arkume Menestra Lehiaketa Bikote irabazlea: José Manuel Irigoyen eta Tomás Nuñez
Aste Nagusiko Koreografia Lehiaketa Talde irabazlea: Bamboo
Emakumezkoen II. Bandera Aste Nagusia Donostiarra Kaiarriba
Aste Nagusia
(Abuztuaren 11tik 18ra))

Ikusleen zenbatespena
1.278.195

Agertokiak
30

Jarduerak
482

Su festen nazioarteko 55. Lehiaketa Jaialdia

Zazpi enpresa piroteknikok (lau espainiar eta hiru atzerritar) hartu zuten parte aurtengo edizioko lehiaketan.

Piroteknia partehartzaileak

Esteban Martín (Granada), Hamex (Eslovenia), Caballer FX (Valentzia), Parente Fireworks (Italia), First Class Pyro Events (Alemania), Xaraiva (Ourense) eta Hermanos Caballer (Castellò).

fuegos

Beste behin ere —eta jada laugarren edizioa da— Aste Nagusiko Su Artifizialen Argazki Lehiaketa antolatu zen. Bertan, nahi zuen orok parte har zezakeen. Jarduera horren helburua zen datorren urteko lehiaketa iragartzeko irudia aukeratzea.

Urrezko Maskorra:
Hermanos Caballer

Zilarrezko Maskorra:
First Class Pyro Events
Brontzezko Maskorra:
Parente Fireworks

Gazteriaren Euskaltel Saria:
Parente Fireworks

Hasiera Ikusgarrienari Super Amara Saria:
First Class Pyro Events

Herri Epaimahaiaren Saria:
Hermanos Caballer