2017

Abuztuaren 12tik 19ra bitarte izan zen. Guztira, 460 jarduerak osatu zuten jai-programa kulturaniztun eta parte-hartzailea, era eta adin guztietarakoak.

Easo Abesbatzako Eskolaniak eta Kresala Elkarteak kantatu zuten Artillero jaiei hasiera eman zien kanoikadarekin.

Aste Nagusia auzoetan ere izan zen berriz ere, eta jarduerak programatu ziren Amaran (Aitzol parkean), Antiguan (Pio XII.a plazan) eta Grosen (Katalunia plazan); tartean, Aste Nagusiko kontzertua Saguesen. FESTAK abuztuaren 15eko 00:00etan Festara kantatzea.

Berrikuntza txalotuenetako bat erraldoi eta buruhandien udal konpartsak auzoetara egin zuen bisita izan zen.

Nabarmentzekoa, gainera, Tomas Alba plazan (Saguesko zabalunean) programaturiko kontzertuetan jende asko izan zela berriz ere, Kursaaleko terrazetako argiterian aldaketa egokiak egin izana, eta mariachi musika bandak izandako arrakasta, Kataluniako plazan jaiei buru emateko egindako emanaldian.

concierto semana grande sagues

Jaien amaieran Valentziako Ricasa pirotekniak eskainitako ikuskizun piromusikala berriki zendutako pop eta rock artista ezagunen aireez baliatu zen, eta donostiarren kritikarik onenak jaso zituen.

Ezin dugu aipatu gabe utzi Bartzelonan gertatutako atentatu terrorista gaitzesteko eta biktimei elkartasuna adierazteko eginiko deialdiari abuztuaren 17an programatutako ekitaldi guztietan elkartutako herritarrek emandako erantzuna: minutuko isilunea egin zen eta, amaieran, biktimak gogoratzeko txalo zaparrada.

Aste Nagusiko sariak

Herri-kirolak Urrezko kopa: irabazle, Aitzol Atutxa
Igeldoko Harria: irabazle, Jokin Eizmendi
Aste Nagusiko X. Marmitako Lehiaketa Bikote irabazlea: Joseba Nuñez eta Asier Castresana
Bertako produktuak erabiliz egindako
Gazteentzako VI. Lehiaketa Gastronomikoa
Bikote irabazlea: Ane Otaegi eta Nerea Rey
Aste Nagusiko I. Ajoarriero Lehiaketa Bikote irabazlea: José Manuel Irigoyen eta Tomás Nuñez
Aste Nagusiko Valentziar Paellaren I. Lehiaketa Bikote irabazlea: Marian González eta Asier Grijalba
Aste Nagusiko I. Arkume Menestra Lehiaketa Bikote irabazlea: Baudilio Castrillo eta Rodrigo Castrillo
Aste Nagusia
(Abuztuaren 12tik 19ra))

Ikusleen zenbatespena
1.140.000

Agertokiak
28

Jarduerak
460

Su festen nazioarteko 54. Lehiaketa Jaialdia

Zazpi enpresa piroteknikok (bost espainiar eta bi atzerritar) hartu zuten parte aste osoa iraun zuen lehiaketan.

Piroteknia partehartzaileak

Accitana Mª Angustias (Granada), Hermanos Caballer (Castelló), Pirotecnia del Mediterráneo (Valentzia), Poleggi (Italia), Peñarroja (Castelló), New Year Fireworks (Txina), López (Santiago de Compostela).

fuegos artificiales

Aste Nagusiko Su Festen III. Argazki Lehiaketarako deialdia egin zen, interesa duten guztientzat, eta lan irabazlea izango da lehiaketaren 55. edizioa iragartzeko erabiliko den irudia.

Urrezko Maskorra:
Hermanos Caballer

Zilarrezko Maskorra:
Peñarroja

Gazteriaren Saria:
Peñarroja

Brontzezko Maskorra:
López

Herri Epaimahaiaren Saria:
Peñarroja