Erasoen aurrean ERANTZUN dezagun

ERASOEN AURREAN ERANTZUN DEZAGUN
Zer egin eraso bat ikusten baduzu?

  • Joan eta galdetu laguntzarik behar duen. Emakumeak berak erabakiko du beti laguntza nahi duen edo ez.
  • Entzun enpatia handiz. Ez jarri zalantzan kontatzen dizuna, ez epaitu eta ez errudun sentiarazi. Errespetatu haren nahia eta jakinarazi ez dagoela bakarrik.
  • Lagundu eta informatu. Laguntza nahi izanez gero, arreta-telefonoen berri eman edota laguntza bila joaten lagundu. Bere eskubidea da, baita salatu nahi ez badu edo bere egoera administratiboa irregularra bada ere. Ez utzi bakarrik inoiz.

ERASO SEXISTEN AURKAKO INFORMAZIO ETA LAGUNTZA GUNEA 
Abuztuaren 12tik 19ra Bulebarrean.
Ordutegia: eguerdiko 13:00etatik goizeko 10:00etara etenik gabe.

HALA ERE ZERBAit GERTATZEN BADA DEITU:

SOS deiak 112 (24 ordu)

Udaltzaingoa: 092 (24 ordu)

Biktimei laguntzeko zerbitzua-SATEVI (24 ordu): 900 84 01 11

Gizarte Ekintza. 943 481 400 (astelehenetik-ostiralera 09:00-14:00)

Donostiako Emakumeen Etxea: 943 48 34 70
(astelehenetik-ostiralera 10:00-21:00)

twitter  #noesno #festetanereaske

facebook  Berdintasuna Donostia

www.ezezetzda.eus
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

CASTELLANOBERDINTASUNA