Donostiako su artifizialak Udako ikastaroetan. Rafael Aguirre Francori omenaldia

2021/08/11

Abuztuaren 19an, osteguna, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Udako Ikastaroek "Fuegos artificiales en Donostia y en el mundo – Homenaje a Rafael Aguirre" izeneko jardunaldia egingo dute. Jarduera gazteleraz izango da, jende guztiarentzat irekita dago eta doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Helburua da su artifizialen ikuskizunen azalpen labur bat egitea, artisautzaren (pieza piroteknikoak nola egiten diren), zientziaren (koloreen atzean zer dagoen) eta historiaren (noiztik dauden su artifizialak, Euskadin eta munduan) ikuspuntua erakutsiz, segurtasun-alderdiak ahaztu gabe. Jarduera amaitzeko, omenaldia egingo zaio Rafael Aguirre Franco jaunari, Donostiako su artifizialen lehiaketaren antolatzaile izan baitzen urte askoan.

Hizlariak Felix María Goñi Urcelay eta Izaskun Astondoa Sarria izango dira.

 

Kartela